Zangoza

Iruñetik 44 kilometrora kokatua, bi gauzak eman diote ospea Zangozari: Donejakue Bideak eta Santa Maria elizako atariak, bikain-bikaina baita, erromanikoaren maila gorena eta, 1889an, monumentu nazional izendatua, XII. eta XIV. mendeen artean eraikia.

Karrikaz karrika gabiltzala, eraikin interesgarri aunitz ikusiko ditugu, hala nola eraikin zibilak, elizak eta komentuak, iragan garai distiratsuen oroigarri. Kale Nagusian daude Añués (XV) eta Iñiguez-Abarca (XVIII) jauregiak, Udaletxea (1570), galeria arkupeduna duela, bai eta Paris Iñiguez Abarca eta Sebastianen jauretxeak ere.

Ibilbidean, halaber, bestelako bitxi artistikoak miretsiko ditugu, hala nola Santiago eliza, San Frantzisko Asiskoaren komentua edota Vianako Printzearen jauregia.

Zangozatik hurbil, ikusi beharreko herriak eta bazterrak ditugu: Xabierko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Irunberriko eta Arbaiungo Arroilak, bai eta herri ezinago ederragoak ere, hala nola Sause edo Sos del Rey Católico, Galipentzu, Kaseda eta Oibar.

Zer ikusi?

Ezagutu Zangozerriko eta inguruetako txokoak.

325-3977979421094991812.jpeg

ZANGOZA

0km-ra

Mugaldekoa eta Donejakue Bideari lotua, abegitsua eta monumentala. Mendialdearen eta Erriberaren arteko nahasketa da, hiri ederra ikusteko eta bizitzeko. Eraikin zibil, eliza eta komentu interesgarriek iraganeko garai distiratsuak ekartzen dizkigute gogora, Hiri Monumentala zergatik esaten zaion agerian utzita.

325-1063143571161761166.jpeg

XABIERKO GAZTELUA

10km-ra.

Nafarroako Erdialdean, Zangozatik 8 km-ra, Erdi Aroko gotorleku hau zut dago harri hutsaren gainean. Dorre almenadunak zeruaren kontra daude marraztuak, lekuari darion Erdi Aroko xarmaren indargarri. Gazteluan San Frantzisko Xabierkoa jaio zen.

441-1329632049363913579

SOS DEL REY CATOLICO

13km-ra

Herriak harro esan dezake Erdi Aroko multzorik onenetako bat duela Aragoi osoan. Izan ere, Multzo Historikoa eta Artistikoa izendatua dago. Alderik garaienean, gazteluko omenaldi-dorrea dago altxatua, XII. mendekoa.

441-21010745421277978074

IRUNBERRIKO ARROILA

16km-ra

Irati ibaiak zizelkatutako mendi-zintzur sakon eta meharra da, kilometro batetik goraxeagoko luzerakoa, eta 120 metroko desnibelekoa gehienez. Natur Erreserba da, paisaia ikusgarria, leku ederra landaretza oparoa eta saiarreak ikusteko.

ZER EGIN?

Gure ingurunean, kultur ekitaldi eta jarduera aunitz egiten dira, ikusi beharrekoak.

6camino-paraiso-1.jpeg

Antzerki Klasikoaren Jaialdia

Erriberrin, uztailaren 20tik abuztuaren 4ra

15 egunez, inoizko antzezlanik onenak ikusteko aukera: Shakespeare, Moliere, Calderón de la Barca edota Tirso de Molina biziberritzen dituzte Errege-erreginen Jauregi ederreko hormen aurrean. Jaialdiak bi agertoki ditu atari zabalean: haietako bat Cavan kokatua, lan garrantzitsuenak emateko, 500 bat lagunendako, Jauregian, eta herriko plazak.

65145fototh1

Ana Birjina Zuriaren erromeria

Jaurrietan, abuztuaren 15ean

Jaurrieta Pirinioetako herria da, Zaraitzu ibarrean dago eta, abuztuaren 11tik 15era, herriko festak ospatzen ditu. Hilaren 15a egun nagusia da Ama Birjina Zuriaren omenez. Bizilagunek Ama Birjina eramaten dute erromerian baselizaraino. Ondoren, hamarretakoa egiten dute.

6diadelatrashumancia.jpeg

Transhumantziaren Eguna

Zarrakaztelun, irailak 15

Nafarroako Erdialdea paradisua da zentzumenentzat: entzungarria, ukigarria, ikusgarria… baita, den-dena hau bezalako ekitaldiei esker. Sanmigelada baino lehen, hau da, milaka ardi Errege Bardean sartu baino lehen, Zarrakaztelun giro ederra izaten da egun horretan. Ibilaldiak bizikletaz, lehiaketak…

JARDUERAK

Ingurune ezin hobea da mendi ibilaldiak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko. Zangozak kokapen zoragarria dauka era askotako jarduerak egiteko.

Ezagutu Agezako gure Landa Etxea

www.casafernandoegea.com