Bizi une bakoitza

Gozatu inguru honetako hurrengo ekitaldiak

Antzerki Klasikoaren Jaialdia

Kultur Ekitaldia Erriberrin
Uztailaren 20tik abuztuaren 4ra

15 egunez, inoizko antzezlanik onenak ikusteko aukera: Shakespeare, Moliere, Calderón de la Barca edota Tirso de Molina biziberritzen dituzte Errege-erreginen Jauregi ederreko hormen aurrean. Jaialdiak bi agertoki ditu atari zabalean: haietako bat Cavan kokatua, lan garrantzitsuenak emateko, 500 bat lagunendako, Jauregian, eta herriko plazak.

Ama Birjina Zuriaren erromeria

Herri Ekitaldia Jaurrietan
Abuztuak 15

Jaurrieta Pirinioetako herria da, Zaraitzu ibarrean dago eta, abuztuaren 11tik 15era, herriko festak ospatzen ditu. Hilaren 15a egun nagusia da, Ama Birjina Zuriaren omenez. Bizilagunek Ama Birjina eramaten dute erromerian baselizaraino. Ondoren, hamarretakoa egiten dute: gazta, txistorra eta ardoa.

Transhumantziaren Eguna

Herri Ekitaldia Zarrakaztelun

Irailak 15

Nafarroako Erdialdea paradisua da zentzumenentzat: entzungarria, ukigarria, ikusgarria… baita, den-dena hau bezalako ekitaldiei esker. Sanmigelada baino lehen, hau da, milaka ardi Errege Bardean sartu baino lehen, Zarrakaztelun giro ederra izaten da egun horretan. Ibilaldiak bizikletaz, aire zabaleko pintura lehiaketak, kontzertuak, dianak, erraldoiak, artisau produktuen salmenta eta, batez ere, Nafarroako bildotsa, ardoa eta gazta dastatzeko ekitaldiak. Artzainak laster doaz Bardeara…

Raimundo Lanas Jota Lehiaketa

Kultur Ekitaldia Murillo El Fruton
Azaroak 3

Nafarroako soinua jota da. Aspaldi-aspaldiko herri adierazpena da, oraindik ere indarrean. Nafarroako jota-kantari nagusia Raimundo Lanas izan zen. El Ruiseñor esaten zioten. Murillo el Fruton jaio zen 1908ko urtarrilaren 23an eta ahotsa handik 38 urtera itzali zitzaion. Bere kantaerak ospe handia eman zion. Ekitaldi honetan, jendea zuri-gorriz janzten da, musika-lehiaketa honen bidez huraxe omentzeko. Ahotsik onenek zeruraino igoaraziko dute haren kantu sentitua herriko kooperatibako biltegitik, garaikur preziatuaren bila.

Boilurraren Eguna

Gastronomia Ekitaldia Orisoainen
Abenduaren 14tik 15era

Orbaibar ibar lasaia da Nafarroako Erdialdean eta bi ezaugarri ditu: erromanikoa eta mikologia. Izan ere, bertako lurretan ugaria da boilurra. Horregatik, ez da harritzekoa boilurrari eskainitako Azokaren egoitza izatea urtero. Gastronomia ekitaldi honen bidez, diamante beltza esaten zaion onddoaren bikaintasunak eman nahi dira ezagutzera. Xede horrekin, nazioarteko sukaldariak eta sukaldaritzako jende ospetsua biltzen dira urtero hain fruitu bereziaren sekretuak erakusteko. Hamaika ekitaldi egiten dira egunean zehar: pintxo trufatuak dastatzeko ekitaldiak, boilurra basurde emearen bidez biltzeko erakustaldia, omenaldiak eta beste. Era berean, gaiteroak, erraldoiak, txistulariak eta dantzariak aritzen dira bazterrak girotzen. Asteburu osoan, gainera, inguruko hainbat jatetxetan, menu trufatuak eskaintzen dituzte.

Eltzeak

Herri Ekitaldia Irunberrin
2022ko urtarrilaren 5ean

Urtarrilaren 5eko gauean, aspaldi-aspalditik, “eltzeak” arrastaka eramateko ohitura dago (latazko poteak) herri osoan karrikaz karrika. Sekulako asotsa egiten dute Erregeen etorrera iragartzeko.

Tafallako Feriak

Herri Ekitaldia Tafallan
2022ko otsailaren 11tik 12ra

Errege Karlos III.aren garaian sortua, azienda azoka herrikoi eta ospetsua da, 1419an hasia eta otsailaren 9tik hurbileneko asteburuan egiten dena. Elikagai Azoka ere egiten da. Zaldiak, mandoak eta astoak iristen dira, Ehunka buru iristen dira Estatuko toki aunitzetatik, Tafallari halako giro kosmopolitaren emanik. Gaur egun, nagusiki, azienda feria bada ere, bestelakoak era jartzen dira ikusgai eta salgai, hala nola liburuak, loreak, nekazaritza-txertoak, nekazaritza makinak, automobilak, artisautza… La Tafallesa musika bandak, gainera, erakusketa girotzen du txistu eta gaita soinuekin. Eguneko ekitaldirik bitxienetako bat txerri zozketa da, hots, Rifa del Cuto Divino esaten diote, lehen aldiz 1760an egina. Txerri bat zozketatzen da Ospitale Santuarentzat diruak biltzeko.

Neguko triatloia

Kirol Ekitaldia Ezkarozen
2022ko otsailaren 23a

Neguko triatloian edo triatloi zurian hiru kirol egiten dira. Lehenbizi, oinezko lasterketa egiten da oinez, 7 eta 10 km artekoa. Mendiko ibar bateko goialdean dagoen hiri batean egiten da. Ondoren, parte-hartzaileek hiriaren eta eski-estazioaren arteko bidea egiten dute bizikletaz, 18 eta 30 km artekoa, lehiaketaren arabera, eta mendate bat igotzen dute. Behin eski-estazioan, triatletak eskiak jantzi eta iraupen eskiko ibilbidea egin beharko dute; gehienetan, 7 eta 10 km artekoa.

Bigarren Xabierraldia

Erlijio Ekitaldia Xabierren
2022ko martxoaren 14a

Martxoko lehen bi asteburuetan, Nafarroa osoko milaka erromesek mukuru betetzen dituzte Xabierko Gaztelura doazen errepideak Santua gurtzeko, Graziako Bederatziurrenarekin bat. Batzuek kirol gogoak bultzaturik joaten dira; beste batzuk, erlijio sentimenduari jarraikiz, baina batzuk zein besteak, aldarte onean, hori beharrezkoa baita Iruñetik Xabierrera dauden 50etik gora kilometroak oinez egiteko, hiriburutik abiatuz gero. Ibilaldi luze eta nekagarriaren ondotik, erromes guztiak Gazteluko zelaian biltzen dira artzapezpikuak ematen duen meza entzuteko.

Uxueko Erromeriak

Erlijio Ekitaldia Uxuen
2022ko maiatzaren 1a

Apirilaren 25aren (San Markos eguna)ondoko igandean egiten da, merindadeko jende asko joaten delarik. Tunikak jantzirik, gurutzeak soinean eta, zenbaitetan, oinutsik eta kateak daramatzatela, penitenteak Cruz del Saludo gurutzetik abiatzen dira Santutegiraino, Ama Birjinari otoitz egiteko asmoz. Erdi Aroko herri hau muino baten gainean eraikia da eta bere bakardadean dago zut Erdialdean zeruari beha, Andrea Mariaren eliza-gotorlekuak koroaturik. Hortaz, leku paregabea da, erromeriaren dramatismoa areagotzeko.

Nafarroako Zainzuriaren eta Ardo Gorriaren Astea

Gastronomia Ekitaldia Murillo El Fruton
2022ko maiatzaren 4tik 11ra

Nafarroako Zainzuriaren eta Ardo Gorriaren 5. Astea da, Nafarroa Sor Markaren eta Nafarroako Zainzuriaren Kontseilu Arautzaileak eta Reyno Gourmetek babestua. Egun horietan, Nafarroako Zainzuria izanen da ardatz gastronomia proposamen bikain guztietan, hori guztia Nafarroako Ardo Gorriak lagundurik. Gozamen ederra aho-sabairako eta, horrez gain, sekulako sariak kontsumizio bakoitzarekin banatuko den arraspatu eta irabazi txartel bakoitzarekin. Sarien artean, asteburu bat landa ostatu batean, otordu bat Nafarroako jatetxe batean edota sor markako opari bat.

Cararen Eguna


Herri Ekitaldia Santakaran
2022ko ekainaren 9tik 10era

Bizilagunek tunikak gainean jantzi eta atzera egiten dute K.a I. mendera Cara izeneko hiri erromatarrak izaniko garrantzia erakusteko. Hura egungo Santakara herriaren jatorria izan zen. Ekitaldien artean, merkatu erromatarra, alimentum (janaria) eta vinum (ardoa) banatzen dira, ofizioen erakustaldiak, hala nola eltzeak erromatar tornuan egitea, artisautzazko kupelak edota zaldiak ferratzea. Gainera, bisita gidatuak antolatzen dira Cara hiriaren erromatar aztarnak ikusteko. Ave visitanti!

Irati Xtrem

Kirol Ekitaldia Otsagabian
2022ko ekainaren 9tik 10era

Irati Xtrem txirrindularitza martxa da, lehiarik gabea, hau da, ez da sailkapenik, ezta irabazlerik ere. Ibilbideak Pirinioetako zokorik ezezagunenetako bat gurutzatzen du, ia aldatu gabea, Iratiko Oihanari itzulia emanda. 128 kilometro dira, 8 mendate, 3.600 metroko desnibela, eta gogortasun maila 1.390 puntukoa (C.D.E.).

Ezagutu Agezako gure Landa Etxea

www.casafernandoegea.com